Bihotz Gaztea elkarteak 50 urte bete ditu sasoi betean. Bertatik, Santurtziko 3.700 familia baino gehiago pasatu dira eta gaur egun, 600 bazkide baino gehiagok hartzen du parte bertako taldeetan. Era berean, kultur gozea duen edozein pertsonak ditu ateak irekita. Gure elkarte kuttunak mantentzen du sorreratik izan duen elkarlanerako ispiritua eta horri esker, zaletasun ezberdinetako jendea bilduz, gaur egun sail edo talde hauek ari dira lanean:
- Mikologia eta Natur Zientzien taldea. Hasieran mikologia gaiak lantzen bazituzten ere, egun, lan esparrua zabaldu egin dute eta mikoloogiaz gain, landarediaren ezagutza ere jorratzen dute. Gainera, erakusketak, hitzaldiak, irteerak… antolatzen dituzte.
- Argazki taldea. Partaideek berain lan zati bat bakarka burutzen badute ere, argazkigintzaren inguruko gaiak (teknikak…) jorratu eta partekatzeko asteroko saioak antolatzen dituzte. Era berean, egindako lana jendarteratzeko, zeinbat ekimne eta erakusketa antolatzen sdituzte urtean zehar.
- Mendizale taldea. Euskal Herriko Mendizale taldeen Federazioan hartzen du parte. Gehien bat mendi irteerak antolatzen dituzte: egunekoak zein asteburukoak, familiartekoak, eskalatzera joatekoak…
- Arrantza taldea. Euskadin antolatzen diren arrantza ekimen askotan parte hartzen dute. GAinera, taldeko partaideen arteko arrantza saioak ere antolatzen dituzte. Bizkaiko eta Euskadiko Federazioan integratuta dago.
- Dantza taldea. Herrian agerpen asko burutzen ditu (jaietako eta auzetako dantzaldiak, kalejirak, ihauteriak, Olentzero…), ohiko dantzak lantzeaz gain adin guztietako dantzariekin, erromeria dantzen ikastaroak ere antolatzen ditu.
- Kantu taldea. Astean behin elkartzen dira euskal kantak lantzeko eta gutxienez, hilean behin kantu-jirak burutzen dituzte auzo ezberdinetatik. Bestalde, zenbait partaidek Santurtzi Kantariren ekimenetean ere hartzen dute parte. Era berean, beste herrietako kantu taldeek antolatutako saio batzuetara ere hurbiltzen dira.
- Ardo daztaketa taldea. Hilean behin elkartzen dira ardo ezberdinak daztatzeko eta ardoaren kulturan sakontzeko.
Bestalde, Bihotz Gaztea Elkarteak beretik sortu eta bere izena hartu duen Ikastolarekin harremana mantentzen du.
Amaitu baino lehen, azpimarratu nahi dugu 50 urte hauetan bolondres lan isila burutu duten ehunka laguni zor diogula egun garena eta Bihotz Gazteak beste 50 urte ere beteko baditu, beraien moduko pertsonei esker izango dela. Horrela bakarrik izango da Bihotz Gaztea. Horrela bakarrik indartuko da elkarlana eta laguntasuna.
Eskerik asko BIHOTZ GAZTEA egin eta egiten duzuen guztioi.